Zinemateka: Zinema irekia. Etorkizun berria asmatuz

Bilbao 2019(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 22(e)ra
  • Zinemateka: Zinema irekia. Etorkizun berria asmatuz

Aro post-digitalean dugun errealitateari buruzko zientzia fikzio, utopia eta distopiei buruzko zikloa, Open Codes. We are data erakusketaren esparruan sartua.

Playtime Audiovisuales-ek komisariatua (Natalia Piñuel eta Enrique Piñuel).

Zinema irekia. Etorkizun berria asmatuz aro post-digitalean dugun errealitateari buruzko zientzia fikzio, utopia eta distopiei buruzko zikloa da. Artelanen sorta bat, etorkizunaren inguruan gogoeta egiteko, era kolektiboan genero-ikuspegitik pentsatzeko. Orainetik abiatuta, beste mundu batzuk izan daitezkeela birpentsatzeko; baina, mundu horiek egungo gizartetik eratorriak izango direnez, kontzientzia eta jarrera kritikoa izan behar ditugu.

Hamar saiotan antolatutako ziklo honetan aurkezten diren lanetako zuzendari gehienak emakumeak dira, sentsibilizazio hori beharrezkoa delako, eta argi dugulako: 'the future is female'. Gaiak queer izaeratik lantzen dituzten filmak dira, zinema-saiakera eta aktibismo politikoa barnean hartuta. Arte garaikidearen parametroen barruan kokatuta dago, diziplina desberdinak era hibridatuko jarioan txertatuz, formalki arriskatuz eta proposamen bakoitza, azken batean, ikusleak berak osatuz.

Zikloa hasteko, klasiko modernoen saio bikoitz bat izango da, zientzia fikzioko generoaren baitan, Chris Marker zinemagile esperimentalaren lanekin. Ondoren, arte bisualetako Regina de Miguel artistaren lana protagonista duen saioa izango da. Hirugarren saioan, Internet ondoko aroko sexu-praktiketan barneratuko gara, Shu Lea Cheang artista eta aktibista queer-aren eskutik; hurrengo jardunaldian, Isa Willinger zuzendariak maitasun erromantiko berriari eta harreman sozialei eskainitako begiradarekin osatuko da gai hori. Zikloaren erdira iritsiko gara Momu&NoEs kolektibo artistikoaren proposamen arriskatu eta jostagarriarekin: beren film laburren bilduma bat eskainiko dute, B serieko Sci-Fia, pop kultura, elektronika, 3Da eta muntaia eta postprodukzio digitaleko geruza mordoa konbinatuta. Ondoren, Afrofuturismo korronte literarioa eta filosofikoa helduko da, mundua ikuspuntu dekolonial eta, horrenbestez, antipatriarkal batetik birpentsatzeko bi artelan giltzarrirekin: Sun Ra musikariak berak eta beretzat sortutako Space is the Place film luzea da bata, eta The Otolith Group taldearen In the Year of the Quiet Sun film laburra, bestea. Zazpigarren saioan, omenaldia egingo diegu Ursula K. Le Guin idazleari eta haren mundu fantastikoei; horren ostean, gure aldian munta handien duen zuzendarietako bat iritsiko zaigu, Lucille Hadzihallilovic. Zikloa bukatzeko, ez-fikzioko bi film luze izango ditugu, eta, horiekin, gogoeta egingo dugu orainaldiaz, etorriko dena ulertu ahal izateko. Lehenengoa Jennifer Baichwalek zuzendutako lana da, eta zikloko azken filma, berriz, Maria Ruido artista eta ikerlariak ondutakoa.

Playtime Audiovisuales (Natalia Piñuel eta Enrique Piñuel).

CHRIS MARKER: SAIAKERA-FILMAK PULTSUA HARTZEN DIO ETORKIZUNARI (ZIENTZIA FIKZIOKO KLASIKO-MODERNOA)
DATA: URRIAREN 30EAN 19:00ETAN (OPEN SPACE. ERAKUSKETA ARETOA) ETA URRIAREN 31N 17:00ETAN (GOLEM ZINEMAK).

CYBERSEXUA
DATA: AZAROAREN 20AN 19:30EAN ETA AZAROAREN 21EAN 17:30EAN.

MOMU&NO DUO ARTISTIKOARI ESKAINITAKO MONOGRAFIKOA
DATA: ABENDUAREN 4AN 20:00ETAN ETA ABENDUAREN 5EAN 17:30EAN.

MUNDU FANTASTIKOA
DATA: ABENDUAREN 18AN 19:45EAN ETA ABENDUAREN 19AN 17:30EAN.

EGUNGO EZINEGONAK
URTARRILAREN 11N, LARUNBATA, 19:30EAN (AUDITORIOA). FILMEKO SOINU BANDA ONDU ZUEN EDREDÓN TALDEAK ZUZENEAN JARRIKO DIO SOINUA EMANALDIARI, ETA TOPAKETA BAT IZANGO DA ZUZENDARIAREKIN.
URTARRILAREN 22AN, ASTEAZKENA, 20:00ETAN (GOLEM ZINEMAK).

ZIENTZIA ETA ARTE BISUALAK - REGINA DE MIGUELEN OBRA
DATA: AZAROAREN 6AN 19:30EAN ETA AZAROAREN 7AN 17:30EAN.

CYBER ERROMANTIZISMOA
DATA: AZAROAREN 27AN 20:00ETAN ETA AZAROAREN 21EAN 17:30EAN.

AFROFUTURISMOAK: HISTORIA KOLONIALAZ ZIENTZIA FIKZIOTIK BERRIZ HAUSNARTU
DATA: ABENDUAREN 11N 19:30EAN ETA ABENDUAREN 12AN 17:30EAN.

LUCILLE HADZIHALLILOVIC: DISTOPIA FEMINISTAK
DATA: URTARRILAREN 8AN 20:00ETAN ETA URTARRILAREN 9AN 17:30EAN.

LUR PLANETA
DATA: URTARRILAREN 15EAN 19:30EAN ETA URTARRILAREN 16AN 17:30EAN.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 22(e)ra
  • Lekua Golem Alhóndiga
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa3,5 / 4,5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Golem Alhóndiga

Non

Euskadi, auzolana