Knowledge Exchange Forum

Bilbao 2019(e)ko Azaroak 5
  • Knowledge Exchange Forum

Proiektu artistikoen komunikazio digitala nola hobetu ikertzen duen Culture Lab programa azaroaren 5ean amaituko da mahai-inguru honekin: Knowledge Exchange Forum.

Joan den maiatzean Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Digital Indetities-ekin batera antolatu zuen Culture lab laborategi digitalean, kultura garaikidearen esparruko zenbait profesionalek praktika artistikoa hedatzeko IKT berriak landu zituzten (informaziorako eta komunikaziorako teknikak). Abhay Adhikari, Sarah Gillett, Sharna Jackson, Tom Higham eta Cori Moore nazioarteko adituek zuzendutako laborategian, zortzi proiektu hautatu zituzten, hiru hileko egonaldi bisualerako.

Orain, Abhay Adhikarik gidatutako Knowledge Exchange Forum mahai-inguruan, hausnarketa egingo da ikus-entzuleekin konektatu ahal izateko artistek eta kulturako kudeatzaileek tresna digitalei heltzeko duten moduari buruz.

Egonaldi birtualean parte hartutako artista batzuek beren esperientziak partekatuko dituzte, eta esperimentu digitalak egingo dituzte, komunitate birtual desberdinekin prozesuak eta ikuspegiak partekatzeak dituen abantailak eta erronkak jorratzeko.

Mahai-inguruan parte hartzen duten artista eta kolektiboak:

- Horman Foster
- Zirkozaurre
- Not a soho

OPEN CODES. WE ARE DATA ERAKUSKETAREN PROGRAMA PUBLIKOAREN BAITAN KOKATZEN DA JARDUERA HAU.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana