"Burdina"

Errenteria 2019(e)ko Urriak 19
  • "Burdina"

Ikuskizunean bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak, eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita.

Langilearen figura aintzatetsi nahi da. Kasu honetan migratzailea aipatzen da, penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara iritsi ziren gizonak eta emakumeak, zehazki. Ildo horretatik abiatuta, penintsulako iparraldearen eta hegoaldearen arteko interakzioaz eta ezberdinak diren kulturak aberasteaz mintzo da ikuskizuna.

Garrantzi berezia ematen dio, halaber, emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta. Agertokian emakume bat azaltzen da, eta bera da dantza egiten duen pertsona bakarra. Horrek, aipatutako ideia azpimarratzen laguntzen du.

ADRIANA BILBAO

Bilbon hasi zuen dantza-prestakuntza, eta, ondoren, Malagara joan zen, Susana Lupiáñez La Lupi irakaslearekin ikastera. Gerora, Sevillan bizi izan zen 2016ra arte. 2013an estreinatu zuen lehenengo ikuskizuna flamenko-dantzari gisa: El cuarto escalón.

Hurrengo urtean, Sevillako Flamenko Bienalean hartu zuen parte, Flamenco por partes ikuskizunarekin. 2016an, Carlos Sauraren Flamenco Hoy ikuskizuneko dantzari-taldean aritu zen. 2017an, Ballet Flamenco Español konpainian sartu zen, eta bira bat egin zuen Turkian, Bahreinen eta Txinan zehar, Manolo Carrasco piano-jotzailearekin.

  • Egilea: Beñat Achiary / Adriana Bilbao
  • Koreografoa: Adriana Bilbao
  • Dantzariak: Beñat Achiary / Adriana Bilbao/ Raúl Micó/ Guillermo Guillén / Michel Queuille / Luis Mariano Casillas / Ander Eceiza / Koldo Plazas
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Bilbao /Beñat Achiary
  • Produkzioa: Peio Mentxaka / Ezkandrai / Imajik
  • Musika: Beñat Achiary / Guillermo Guillén /Michel Queuille / Raúl Micó
  • Zuzendaritza musikala: Beñat Achiary
  • Eszenografia diseinua: Adriana Bilbao
  • Argiztapen diseinua eta teknikaria: Emilio Cordero
  • Soinu diseinua eta teknikaria: Didier Teillagorry
  • Jantzien diseinua: Fran López Del Cerro
  • Jantzien errealizazioa: Mariví Redoli


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana