Osa+Mujika: "Suddenly III"

Bilbao 2019(e)ko Abenduak 12
  • Osa+Mujika: "Suddenly III"

«Eraikin baten gailurrean zaudenean edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu… Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun segundu hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori. Burutik pasatzen zaizkizun instante horiek; hainbeste beldurtzen duten segundu horiek. Bertigoz beteriko momentu bat».

Osa+Mujika konpainia artistikoaren Suddenly III, segundo batez geldiarazten gaituzten bihozkadetatik abiatuta sortu da, gure burua arriskatzen dugunean eta bulkada horiengatik eramaten uzten garenean zer gertatzen den islatzeko.

Izan ere, burutazio horiek, arrisku baten aurrean gaudela ohartarazten gaituzten seinaleak besterik ez dira, garunak kontuz ibiltzeko gogorarazteko erabiltzen duen sistema bat. Baina zer gertatuko da bihozkada horiei kasu egitea erabakitzen badut? Zer salto egiten badut? Zer tiro egiten badut? Zer musukatzen badut? Batzuetan, erokeria hauei esker jarraitzen dugu bizirik, oreka neutro batean bizitzea baino askoz aberasgarriagoa baita jauzi egitea. Zeren, ez dugu beti nahiago txar ezaguna, ezagutzeagatik dagoen ona baino.

Lengoaia koreografiko bizia duen eta mugimendu energetikoez eta irudiz beterik dagoen obra bisual bat da Suddenly III eta bere helburu nagusia irudi guzti hauek ikuslearen memorian geratzea da.

Lan hau 50 minutuko bakarkako pieza da, non dantzaria hainbat desio objeturekin erlazionatuko den: pistola bat, kaktus bat edo pertsona bat. Musika, argiztapena eta jantzien laguntzarekin (koreografia bezain garrantzitsuak diren elementuak) Osa+Mujikak arriskatzera bultzatzen gaituen barne bulkada honi kasu egitera gonbidatzen gaitu.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Jaiotz Osa + Xabier Mujika
  • Dramaturgia/koreografia: Jaiotz Osa
  • Interpreteak: Jaiotz Osa / Xabier Mujika
  • Argiztapena: Josu Murgia / Osa+Mujika
  • Soinu konponketak: Iñigo Telletxea
  • Jantziak/Eszena: Xabier Mujika
  • Argazkiak: Mariló Miguez
  • Bideoa: Rach_ Rodriguez
  • Web-a: Iñigo Cerdán
  • Ekoizpena/Banaketa: Osa+Mujika


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana