Gabonak Arte 2019

Bilbao 2019(e)ko abenduaren 26(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 4(e)ra
  • Gabonak Arte 2019

Gabonak Artek, Eguberrietan egiten den programa kultural eta ludiko-hezigarriakesperientzia artistikoak antolatzen ditu haurrentzat eta familientzat, eta Azkuna Zentroko programazioaz esperimentatzeko aukera ematen die horrela.

Gabonak Arte programako jarduerek jendearengana hurbiltzen dute sorkuntza garaikidea, egunero, eta, era horretan, artearen eta artisten bidezko ikaskuntza normalizatzen dute. Ikus-entzuleen gogoeta pizten eta sormenerako gaitasunak, ahalmenak eta trebetasunak garatzen dituzten esperientziak, ikus-entzuleak protagonista bilakatzeko eta haien jakin-mina indartzeko.

Aurten, Gabonak Arte abenduaren 26an jarriko da abian, Leticia Paschettaren paisaia ludikoarekin; hor, arte, arkitektura eta jolasaren arteko mugak aztertu ahal izango dituzte parte-hartzaileek, desberdintasunetatik abiatuz, baina eragin-trukea izateko esperientzia berriak sortuz. Mugimendua, musika, hitza, bideoa eta objektuak nahasten dituzten antzerki-proposamenak izango dira, hain zuzen, Cris Blanco, Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol artisten Lo Mínimo. Era berean, Mama Crearen Bapateko Istorioak lanean menturatuko dira bertaratzen direnak, ezohiko tokietako bat-bateko kontakizunak entzuteko.

Programaren aurrerapen gisa, Pequeño Big Clue bitxia eta Ene bere laguna nabarmentzen dira, haien proposamen plastikoan keinua, dantza eta arte bisualak harremanetan jartzen baitira, txikienek eta beren laguntzaileek jolasteko duten desira akuilatzen duen esperientzia bat eskaintzeko. Bestetik, Crassh Babiesen eskutik, "crassh" munduan barrena bidaiatuko dute bertaratzen direnek, perkusioa, mugimendua eta komedia bisuala bateratuz.

Programako gainerako jarduerak laster emango dira ezagutzera. Belaunaldien arteko esperientziak izango dira, kultura esperimentatzeko aukera emango dutenak, arte garaikidea, zuzeneko artea, musika, zinema, ikus-entzunezkoak, literatura eta ilustrazioa uztartuta.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana