"Gogo-zatiak. Gogoa eta norberaren irudia zatitu, berregiteko gero" tailerra, David Hornback-ekin

Bilbao 2019(e)ko urriaren 15(e)tik 2019(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • "Gogo-zatiak. Gogoa eta norberaren irudia zatitu, berregiteko gero" tailerra, David Hornback-ekin

PlayTime laborategia, artearen izaera aztertzen duen programa –artea jakintzaren eta eraldaketaren eremutzat hartuta–, Mabi Revueltak asmatua eta zuzendua, urrian itzuliko da, David Hornback argazkilariaren proposamen berri batekin: Gogo-zatiak.

«Argazki kamera baten klika normal batek 1/250 segundoko abiadura eduki dezake. Obturadoreak zabaltzeko eta ixteko behar duen denbora, alegia. Bi ekintza horien artean sartzen den argia nahikoa da irudi garbi bat uzteko kamera barruko xafla sentikorrean. Baina eman diezaiogun buelta kontuari. Argazki baten esposizioaren iraupena segundo baten, 1/250 izan beharrean, hiru minutukoa balitz? Obturadorearen irekitzeko eta ixteko denbora amaigabea dela eman dezake, edozein telefono mugikor modernok irudiak hartzeko behar duen denborarekin konparatzen badugu».

Laborategi honen helburua da kameraren aurrean hiru minutuz sortzen den espazio eta denbora 'tarte' hori aztertzea, baina gaur egungo tresna bat erabiliz: telefono mugikorra. Erretratua egiten zaien bitartean, jabetuko dira beren gogoaren jarioaz, gorputzari ez zaionean mugitzen uzten. Beren pentsamenduen eta ideien oharren bitartez, eta modu grafikoan beren irudiarekin nahastu eta gero, parte hartzaileek gogo eta gorputz zatiak berregituratuko dituzte, beren niaren konstelazio berriak sortzeko.

David Hornback (LA, 1962). Besteak beste, National Geographic, GEO, Time, NYTimes eta Newsweek hedabide grafikoetan argitaratu ditu argazkiak. Pulitzer Prize irabazi zuen 1990ean, San Jose Mercury News egunkariko lankideekin batera, "Loma Prieta" (SF) lurrikarari buruzko erreportajearekin. Lau kontinentetatik ibili da bere lanekin: Berlingo murruaren erorketaren, Sevillako 1992ko Erakusketa Unibertsalaren eta Normandiako lehorreratzearen 60. urtemugaren berri eman du, besteak beste. Argazki batzuetan, jokoa garrantzizko osagaia da horiek egiteko. Hornbacken lanik nabarmenenetan bizitza erreala bere horretan erregistratzen da, aldaketarik gabe, Street Photography deituaren funtsari eutsiz, unearen behaketaren bitartez.

Laborategi hau gidoi beraren inguruan egituratutako prozesuen sorta bat da, artista desberdinek -nork bere interes profesionalen esparrutik- egindako hezkuntza-proposamenen modura antolatuta.

URRIA: 15 ETA 16.
AZAROA: 12, 13, ETA 14.
ABENDUA: 10, 11 ETA 12.

ORDUA: 10:00-11:30.

HIZKUNTZA: GAZTELANIA / INGELESA.

DBHKO BIGARREN ZIKLOKO, BATXILERGOKO, IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLAKO ETA ARTE EDERREN FAKULTATEKO IKASLEEI, ETA, OROBAT, PROPOSAMENAREKIN INTERESA DUTEN BESTELAKO ELKARTEEI ETA TALDEEI ZUZENDUTA. GEHIENEZ 25 PERTSONA.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 944 014 014 / AZKUNAZENTROA@AZKUNAZENTROA.EUS.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana