Rainer Werner Fassbinderri buruzko zinema-zikloa

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko urriaren 2(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Rainer Werner Fassbinderri buruzko zinema-zikloa

1989. urteaz geroztik, Nosferatu programazioak urte osoan barrena zinema-zikloak eskaintzen ditu. Nazionalitate eta garai desberdinetako zuzendariak (Wim Wenders, Yasujiro Ozu, François Truffaut, John Huston…), zinematografiak (afrikarra, hego korearra, frantziarra), garai historiko zehatzak, ziklo tematikoak izan dira orain arte antolatu diren 50 atzera begirako baino gehiagoren protagonistak. Zikloekin batera, gai berari buruzko liburua (lehen aldizkaria zena) argitaratzen da.

RAINER WERNER FASSBINDER

urria 2019 - ekaina 2020 (TBK)

Liburuxka

Ziklo honetan bidaia liluragarri bat egingo dugu 58 saiotan Fassbinderren obran barrena. Zinegile alemanak zuzendutako 35 film luze eta bi film laburrak proiektatuko dira, baita bere bi telesailak ere: "Zortzi orduk ez dute egun bat osatzen" (1972-1973) eta "Berlin Alexanderplatz" (1980) monumentala.

Programazio hau beste saio batzuekin osatuko da; Fassbinder + Plus izena eman zaion hautaketa bat da, 17 film ikusteko aukera emango diguna. Gainera, hitzaldiak emango dira zinegile berezi honen irudia gertuagotik ezagutzeko.

Fassbinderren estiloa zuzena eta berehalakoa da, soila zenbaitetan, eta gero eta eszeptikoagoa; bere antzerki konpainiatik sortutako antzezle talde egonkor batekin lan egin izan zuen beti; diskurtso garratz bat garatu zuen bere obran klase arteko desberdintasunei, Estatu terrorismoari, identitate sexualari eta otzantasunean eta mendekotasunean oinarritutako amodiozko harremanei buruz, eta trilogia bat ere eskaini zion gerraosteko Alemaniari. Petra von Kanten malko saminak (1972), Denok deitzen gara Ali (1974), Ama Küstersen zorionerako bidaia (1975), Lili Marleen (1981) eta Lola (1981) filmek, ezagunenetakoen artean, estilo erostezin bat, arau sozialen eta zinearen konbentzioen aurkako deskarga haserre bat zehazten dute.

Sarrerak eta abonuak

Sarrera: 3,50 €

Zine-bonua 2019-2020: 70 €, 30 film + argitalpena

Bonoa Tabakaleraren zine programako edozein film ikusteko erabili daiteke.

Sarrerak Tabakalerako Infopuntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baina 30' lehenago) eta interneten salduko dira: ticket.kutxabank.es/tabakalera (irailaren 30etik aurrera).

Bonua Tabakalerako Infopuntuan eta leihatilan salduko da irailaren 30etik aurrera. Bonua Tabakalera txartelari lotuta dago. Tabakalera txartela doakoa da eta Infopuntuan eskura dezakezu. 100 bono daude guztira.

Infopuntuaren ordutegia: astelehenetik ostegunera: 10:00-19:00 / Ostiralak: 10:00-20:00 / Larunbatak: 11:00-20:00 / Igandeak: 11:00-19:00.

Argazkia: © Rainer Werner Fassbinder Foundation


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko urriaren 2(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana