F2P Campus 2019 - Free To Play Campus Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko uztailaren 15(e)tik 2019(e)ko irailaren 27(e)ra
  • F2P Campus 2019 - Free To Play Campus Vitoria-Gasteiz

  • 4 pertsonaz osatutako 5 taldek hartuko ahalko dute parte, gehienez, uztailaren 15etik irailaren 27ra bitartean Gasteizko erdialdeko zenbait kokalekutan garatuko den bigarren edizio honetan

F2P Campusaren bigarren edizioa. Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatutako ekimen horrek free-to-play bideojoko berriak sortzen ari diren 5 profesional-talde ekarriko ditu, gehienez, Arabako hiriburura. Free-to-play deritze horietan aritzeko ordaindu beharrik ez dagoen jokoei. 

2019ko edizioaren berritasun nagusia jende guztiarentzat irekita egongo den F2P Campus Academy formatua izango da; izan ere, horren ildotik irailean zehar hainbat jarduera antolatuko dira gazteak bideojokoen sektorera sartzea sustatzeko eta gazte horiei erakusteko zeinen zabalak diren Espainian 713 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituen industriak eskaintzen dituen aukerak. F2P Campus Academy-ren barruan hitzaldi irekiak egingo dira sektoreko adituen eskutik, eta eta beren lehen bideojokoa sortu nahi duten gazteei zuzenduriko tailer bat ere egingo da.

Babesle pribatu gehiago eta hurbileko ekimenekiko sinergiak

Edizio honetan, gure lurraldeko instituzioen laguntza ekonomikoaz gain, babesle pribatuen laguntza ere jasoko dutela ziurtatu dute F2P Campusekoek, adibidez, ENTIrena, (Bartzelonako Unibertsitateari atxikita dagoen bideojokoen unibertsitate-eskola). Bestalde, Vital Fundazioa eta Euskaltel aurten berriz babesle izango dira. Hain zuzen ere, Euskaltelek uztailaren bukaeran antolatuko duen Euskal Encounter bileran gune berezia izango du F2P Campusak. 2018an bezalaxe, aurten ere jende guztiari irekita egongo den hitzaldi-programa bat antolatuko da, eta, horretan, Gasteizera hurreratuko diren bideojoko industriako aditu guztiek hartuko dute parte. Laster argitaratuko da programa hori www.f2pcampus.com webgunean.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko uztailaren 15(e)tik 2019(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana