Bernaola Festival 2019

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko urriaren 26(e)tik 2019(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • Bernaola Festival 2019

Bernaola Jaialdiaren XVI. edizioa izango da aurten, eta asmo handiko programazioa aurkeztu du, nazioartean izen handia duten lehenengo mailako nazioarteko artisten alde egingo du eta. Besteak beste, Ipar Amerikako Jack Quartet laukotearen mailaren parekoa duten artistez gozatu ahalko dugu. Laukote hori orain dauden hari laukoteetatik garrantzitsuenetakoa da, eta Luxemburgeko United Instruments of Lucilin taldeaz ere gozatu ahalko dugu.

Proiekzio handia duten euskal artista asko egongo dira, hala nola Gasteizko piano jotzaile Alfonso Gómez edo Zukan hirukotea, besteak beste.

Azpimarratzekoa da Sinkro Records zigiluaren azken bi CDak mundura merkaturatu direla:

  • Jabi Alonsok txalapartaren inguruan egin duen AmetsOLAK lana aurkeztu du.
  • Jeff Kaiser-ek eta Luis Tabuencak eratutako The Forgetting Machine inprobisazio duoak Systematic and Quantitative aurkeztuko du.

Bernaola Jaialdiak musika garaikidea du funts, eta xede nagusitzat dauka sorkuntza berriko musika klasikoaren estreinaldi eta zabalkundea sustatzea, baita jaialdiaren beraren eta teknologia berrien eta beste diziplina artistiko batzuen arteko interakzioa ere. Hauexek dira jaialdiaren bereizgarriak: adierazpide modu berriak aztertzea, teknika instrumental berriekin esperimentatzea eta soinua baliabide elektroakustikoen bidez manipulatzea.

Bernaola Jaialdia Araian eta Gasteizen egingo da urriaren 26aren eta azaroaren 28aren artean.

13 kontzertu emango dira Jesús Guridi musika kontserbatorioan, Arabako Arte Ederren Museoan, ARTIUMen eta Araiako Andra Mari Aretoan.

EGITARAUA

  • Urriak 26

19:30 Trio Salzedo
Conservatorio de Música

 

  • Urriak 31

20:30 Jack Quartet
Jesús Guridi MK

  • Azaroak 2

12:30 Trío Zukan
Museo de Bellas Artes de Álava

  • Azaroak 3

13:30 Trío Zukan
Araia Andra Mari Aretoa (Araia)

  • Azaroak 7

20:30 Akusma
Jesús Guridi MK

 

  • Azaroak 9

19:30 United Instruments of Lucilin
Jesús Guridi MK

 

  • Azaroak 14

19:30 Alfonso Gómez
Jesús Guridi MK


  • Azaroak 16

19:30 Proxima Centauri
Jesús Guridi MK

 

  • Azaroak 22

19:30 Jabi Alonso
Artium

  • Azaroak 23 de noviembre

19:30 Ensemble Sinkro
Artium

 

  • Azaroak 24

19:30 The Forgetting Machine
Artium

  • Azaroak 26

19:30 Guridi Garaikideak
Jesús Guridi MK


  • Azaroak 28

20:30 Markus Leoson
Jesús Guridi MK


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana