Koreografo ezberdinekin euren sormen prozesua konpartitu eta euren mugimendu unibertsoan jarduteko interesa duten herritarrentzat. Hiruhilabete bakoitzean, koreografo ezberdin batekin jarduteko aukera izango dute. Ikasturtearen lehen hiruhileko honetan irakasle gonbidatua Leire Otamendi dantzaria izango da.
Leire Otamendik honela azaldu du ikastaroa: "Dantza garaikidean, inprobisazioan eta jokuetan oinarritutako klaseak. Dantzaren bidez, gorputza sentitu, landu eta gozatzeko."