"Still Life & No Half Measures"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Abenduak 20
  • "Still Life & No Half Measures"

Meritxell Barberák eta Inma Garcíak aurkezten dizkiguten bi pieza hauetan, Dantza-Artea binomioa jorratzen dute ikuspegi desberdinetatik, bi zuzendarioi guztiz interesatzen zaien kontua baita hori. Dantzak Artearen Historian duen rola auzitan jartzen saiatzen da "Still Life", begirada kritiko, tarteka ironiko eta eraikile, tarteka errebelatzaile den batez. Mendeetan eta mendeetan, dantzak beste arteekin izan duen oreka, ez-beligerantzia moduko hori, kontratu isil halako baten alaba izan da, irauten duten zeinuen gailentasun erlatiboa onartuz. Desagertzearen festa da dantza.

No Half Measures instalazio koreografikoa da, museo bateko erakusketa-aretoa balitz bezala eszenaratzen zaiguna. Lan honek dantzaren eta hura osatzen duten lau dantzarien identitateaz egiten du gogoeta, autorretratu kolektibo baten bidez. Erretratuen arteko elkarrizketak korronteak zeharkatu eta abangoardiako zenbait arte-mugimendutarantz jotzen du.

Informazio gehiago: Taiat Dansa

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana