Quique González

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Urtarrilak 23
  • Quique González

Quique Gonzálezek azken diskoko kantak abestuko ditu, zeinen hitzak Luis García Montero poetarenak baitira. Azken lan honetan, Quique Gonzálezek intuizioak eta kezkak gida dezaten utzi du.

Zuzenekoetan, hurbiltasuna nagusitu dadin nahi luke, kontu handiena jarriz ikus-entzuleekiko konexioan, itxurakeriarik eta trikimailurik gabe, kanta berriok artisau batek bezala defendatuz eta, hartara, Luis García Montero granadarrarekin lotzen duen adiskidantza frogatuz eta hari dion miresmena eta begirunea adieraziz, "esperientziaren poesia" delako korronteko poeta behinenetako bat baita.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana