Asier Etxeandia & Enrico Barbaro: "La transfiguración del Mastodonte"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Urtarrilak 31
  • Asier Etxeandia & Enrico Barbaro: "La transfiguración del Mastodonte"

La Transfiguración del Mastodonte kontzertu erako bidaia emozionala da, bizitza baten anatomia antzeko bat, bere etapekin, kanta epiko eta erabatekoek eratzen dituzten ekitaldiekin. Bidaia kontzeptuala gizaki baten bizipenetan zehar, hainbat etapa zeharkatuz: jaio aurreko bizitza, haurtzaroa, nerabezaroa, pasioaren eta maitasunaren aurkikuntza, heldutasuna, galera, barkamena eta heriotza eta bere akatsen onarpen narea. Bilaketa bat: nola izan norbera azkeneraino, bete-betean.

La Transfiguración del Mastodonte bidaia bat da frustrazioen eta beldurren zergatikoen bila, ez baitigute uzten geure izate geureena eta ez besterena den horrekin leial izaten. Etxeandia besteek umetan egiten ziotenaz aritu zen El interpreten. La Transfiguración del Mastodonten, berriz, helduak bere buruari egiten dionaz ari da. Soinu eta ikusizko esperientzia indartsuaz, bizitza aldaketa baten bila, erredentzio kolektibo baterantz.

Informazio gehiago: doshermansacatorce

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana