K/LE, kaleko kultura jaialdia

Pamplona/Iruña 2019(e)ko urriaren 11(e)tik 2019(e)ko urriaren 13(e)ra
  • K/LE, kaleko kultura jaialdia

Urriaren 11, 12 eta 13an K/LE, kaleko kultura jaialdia antolatu behar da Geltokin eta Nafar Gobernuko kultur departamentuko eta Iruñeko Udaleko kultur arloko diru-laguntzekin antolatuko da.

Jaialdiak kaleko kultura eta artea balorean jartzea du helburu; unibertsala, parte-hartzailea, bat-batekoa, mestizoa, dinamikoa, nomada… K/LE-k, iruñerriko kultura eta arte herrikoian barneratu nahi du, gaur egungo adierazpen artistiko ezberdinak elkartuz, hala nola kaleko artea, gure tradizioekin elkartuz, kalean, publikoki eta publikoarentzat egindakoak.

Urriaren 7an hasi eta jaialdiaren azken egunerarte Geltokiko kanpoko pareta koloreztatuko duen mural bat eginen da bertako 7 artista ezberdinen artean.

Jaialdiak iraungo duen 3 egunetan programazio ezberdinaz gozatzeko aukera izango dugu Geltokiko gune zentralean, hala nola inguruetako kaleetan ere. Programatuko diren jardueren artean kaleko artearen inguruko azoka bat egongo da, rap eta poesia emanaldi bat, hip-hop dantzak ikusteko aukera, batukada eta animazioarekin kalejira bat, zuzenean grafitia nola egiten den ikusteko aukera, erraldoiak, meet&greet bat artistekin, mikro-laburmetraien proiekzioak, parkour erakustaldi bat edo/eta mural parte-hartzaile baten margoketa, non etxeko txikienak parte hartu ahal izango duten.

 

geltoki.red

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko urriaren 11(e)tik 2019(e)ko urriaren 13(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana