Kode irekian pelikula-eskaner bat eraikitzeko lantegia

Donostia-San Sebastián Urriaren 5(e)tik azaroaren 23(e)ra
  • Kode irekian pelikula-eskaner bat eraikitzeko lantegia

Zinea eta Teknologia lantaldeak analogikoa eta digitalaren arteko mugetan jarraituko du lanean. Gaur egungo aro digitalean, tresna funtsezkoa da filme analogikoak digitalizatzeko eskanerra.

Lantegi hauetan kodigo irekiko eskaner bat eraikiko dugu, 8, 16 eta 35mm-ko pelikulak digitalizatzeko balioko duena. Teknologia (hardware eta software) irekia erabiltzeak, dituen kostu altuengatik, profesionaliatu ohi den filmeen digitalizazioa irisgarriago egingo luke. Eraikuntza honetarako, aipatutako teknologiaz gain, fabrikazio digitala eta fabrikazio gehigarria (3D inprimaketa) erabiliko lirateke.

Hiru lantegi egingo dira, parte-hartzaileek ezaguera espezifikoa jasotzeko eta ondoren tresna eraiki eta prozesua dokumentatzeko:

Urriak 5. Zinemarako instrumentu analogikoen funtzionamentua eta eraikuntza. Ángel Lerma, Asier Armental

Zinemarako instrumentazio analogikoaren berreskuratzea esperimentazio zinema garaikidearen lerro esanguratsuenetakoa bilakatu da. 8 eta 16mm-ko kamarak, errebelatze eta postprodukzio prozesuak zinemagileei modu artisau eta artistikoagoan esperimentatzeko aukera ematen die.

Lantegi honetan zinema analogikoko hainbat tresnen funtzionamentua ezagutuko dugu, bere mekanika eta erabilerak, hala nola, konponketa eta fabrikazio digitala eta hardware librea erabiltzeak eskaintzen dituen aukerak.

Urriak 19. Arduino lantegia zinemako tresneriara zuzendua. Carlos Gil Fernández.   

Arduino arlo tekniko zein artistikoan erabili ohi den hardware eta software plataforma ireki bat da. Zinearen munduan oso erabilgarria DIY instrumentazioa sortzeko, zeluloide zinten kontrol mekanikorako, kamaren mugimendurako etab.

Lantegi hau teknologia honetara sarrera bat izango da. Arduinoren elektronika eta programazio funtzionamentua ezagutu eta eraikiko den eskanerrean integratuko da.

Azaroak 23. Processing zinemarako programazio lengoaia moduan. Carlos Gil Fernández.

Processing informazioaren une bereko bisualizazio grafikoa azaltzen duen kode irekiko programazio lengoaia bat da, batez ere, ikus-entzunezko artista eta diseinatzaileek erabili ohi dutena.

Eskanerrak jasotako irudiak prozesatzeko erabiliko dugun tresna izango da. Lantegi honetan lengoaia honen oinarriak ezagutuko ditugu, irakurri eta nahi ditugun funtzioak betetzeko eraldatu ahal izateko.

tabakalera.eu

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Urriaren 5(e)tik azaroaren 23(e)ra
  • Ordutegia11:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana