Haur eta Gazte Fikzio Digitalari buruzko ikastaroa

Donostia-San Sebastián Azaroak 23
  • Haur eta Gazte Fikzio Digitalari buruzko ikastaroa
    Lucas Ramada Prieto

Aurten, Galtzagorri Elkarteko Haur eta Gazte Irakurketa Mintegiaren barruan "Ez gara liburuez arituko: Haur eta Gazte Fikzio Digitala baloratzeko giltzak" tailerra egingo du Lucas Ramada Prieto adituak. Azaroaren 23an izango da, 09:30etik 13:30era, Donostiako San Telmo Museoan.  Izen-ematea zabaldu dugu jada.

Fikzio Digitala zer den ikasi nahi baduzu, nola komunikatzen den, nola galdegiten dion hartzaileari edota bitartekari rola nola jokatu dezakezun, zatoz tailerrera. Ramadak azalpen teorikoak eta fikzio digitalak erakutsiko ditu. Fikzio Digitalak irakurtzen jakiteko giltzak ezagutu nahi dituzu? Tailerrean haurrei zein gazteei zuzendutako kultur forma berri horiek ulertzeko erremintak emango ditu Ramadak.

Irakasle, liburuzain, hezitzail, dinamizatzaile, sortzaile, ikerlari, guraso zein irakurle bazara edota Fikzio Digitalaren gaineko jakin-mina baduzu izena eman azaroaren 15a baino lehen Galtzagorri Elkarteak antolatutako tailerrean. San Telmo Museoa, Donostia Kultura, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin sortutako egitasmoa da. 

Gehienez 40 lagunek parte har dezakete tailerrean eta izen ematearen araberakoa izango da. Galtzagorriko Irakurketa Mintegiko kideentzat doan da, Galtzagorriko bazkideentzat 40 euroko prezioa du eta bazkide ez direnentzat 60 eurokoa. Bete izen-emate orria, diru-sarrera egin izanaren ziurtagiria atxiki eta bidali dokumentazio hori guztia honako helbidera: administrazioa@galtzagorri.eus

Izen-emate orria

Deialdia


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana