Bianca Gismonti Trio

Bilbao 2020(e)ko Martxoak 29
  • Bianca Gismonti Trio

Musiketan.

Bianca Gismonti Trio bere hirugarren albumera iritsi da, mundu osoan barrena nabigatuta, sustrai brasildarrak bidelagun. “Desvelando Mares” Hungarian grabatu da, eta zenbait herrialdetako soinuetan inspiratuta dago.

Dibertsitate handiko familiatik eta halako herrialde batetik etorrita , Biancak nahasketa horretatik lor daitekeen oparotasuna miresten du. “Betidanik, loturak bilatu izan ditut, eta dibertsitatean batasuna erdietsi nahi izan dut. Hori guztia, betiere, Brasileko nire lurraldeekiko erroak eta identifikazioa oinarri” dio artistak.

Hasierako albumetik, Biancak Julio Falavigna eta Antonio Porto musikariak izan ditu lagun, eta hirukotea hainbat lurraldetan zehar bidaiatu da: “Bertako istorioek zerumuga berriak eskaini dizkidate, eta nire bihotz brasildarrak nire zuhaitz musikagilearen barruan bertan taupadaka ari diren kolpe ugari sumatu ditu” dio Biancak.

salabbk.es/

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Martxoak 29
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana