(Bertan behera) Donostia Festibala 2020

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko irailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 19(e)ra
  • (Bertan behera) Donostia Festibala 2020

Irailaren 18an eta 19an izango da Donostia Festibalaren aurtengo edizioa, Gipuzkoako hiriburuko Hipodromoan. Jaialdia erreferentziako hitzordu bihurtu da musika urbanoaren arloan, eta erraz lortzen ez den urteurrena ospatuko du: hamargarren edizioa.

Irailaren 18an, ostirala, izen potoloak izango dira: Los Chikos del Maíz taldeak alde adierazgarriena kaleratuko du ‘Comanchería’ lanaren bidez; eta Dellafuentek, trapa, musika latinoa eta baita flamenkoa ere nahastuko ditu. Lola Indigo MTV Europe Music Awardseko estatu mailako artista onena dugu eta bere abesti famatuenak gazteenen aurrean kantatuko ditu Nil Molinerrek bezala ‘Bailando en Batalla’ lanaren aurkezpenarekin. Zetak, Mafalda, Victor Rutty, Rober del Pyro, DJ Kaef, La Furia eta Duplak ostiraleko programazioa osatuko dute beren soinu berritzaileekin.

Irailaren 19an rapeko erreferente nagusia izango da festibalean: Kase.O. Generoko maixua. Berarekin ‘El Círculo’ lana gozatu ahal izango dugu. Don Patricioren momentu ezinhobea dugu, bere ‘Contando Lunares’ abestia Spotify Españako entzunena izan baita 2019an. Fernandocostak soinu klasikoenak berriztuko ditu. Bere
debuteko ‘Yipiyou’ lanean sormen originalak topatuko dituzu.

Horrez gainera, Donostia Festibala 2020ra hurbilduko direnak Red Bull Batalla de los Gallos ikuskizunaren lekuko izango dira, Arkano, Zasko Master, Bnet, Skone edo DJ Verse bezalako artisten inprobisazio-erakustaldiez gozatuz.

Gitarricadelafuentek artea ekarriko dio jaialdiko publiko osoari bere gitarrarekin, Green Valley, Morad, Funzo & BabyLoad, Huntza eta Hakima Flissik festibalaren bigarren eguna osatuko dute.

Egitaraua egunez-egun:

Ostirala:


LOS CHIKOS DEL MAIZ
DELLAFUENTE
LOLA INDIGO
ZETAK
NIL MOLINER
MAFALDA
VÍCTOR RUTTY, ROBER DEL PYRO Y DJ KAEF
LA FURIA
DUPLA


Larunbata:


KASE.O
DON PATRICIO
FERNANDOCOSTA
GREEN VALLEY
MORAD
GUITARRICADELAFUENTE
FUNZO & BABYLOUD
HUNTZA
HAKIMA FLISSI
RED BULL BATALLA DE LOS GALLOS EXHIBICIÓN: ZASKO MASTER · BNET · ARKANO ·
SKONE · DJ VERSE

Aurten, antolatutako bidaiez gain, kanpalekua ere izango du jaialdiak, eremuaren ondoan. Gazteenek eta familiek ere jaialdira joateko aukera izate aldera, 11 urtetik beherako adingabeak doan sartu ahal izango dira jaialdian, betiere heldu batekin batera etorriz gero.

Jaialdiaren babesleak dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Keler, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren Turismoa, eta laguntzailea, berriz, Radio 3 eta Mondosonoro; horien guztien parte-hartzea ezinbestekoa izan da jaialdiaren aurtengo edizioaren garapenerako eta hazkundeko helburuak betetzeko.

Jaialdiari buruzko xehetasun guztiak eta sarreren salmenta hemen.

Last Tour

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko irailaren 18(e)tik 2020(e)ko irailaren 19(e)ra
  • LekuaHipodromoa
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa38 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana