"Roland Topor-en fantasiazko artea"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko urriaren 24(e)tik 2019(e)ko abenduaren 8(e)ra
  • "Roland Topor-en fantasiazko artea"

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2019 programaren baitan.

--

Roland Topor Frantziako artean XX. mendeko bigarren erdialdean izandako artistarik pertsonalenetako bat da. Bere ibilbide profesionala marrazkilari gisa hasi zuen 50eko urteen bukaerako argitalpen satirikoetan: BizarreHarakiri eta abarretan. André Breton ezagutu zuen eta mugimendu surrealistan sartzen saiatu zen, baina oso azkar hoztu zitzaion gogoa, mugimenduak galdua baitzuen jatorrizko indarra eta mugatua baitzegoen berak onartzen ez zituen arau askorengatik. Desilusio horrekiko erreakzioz, 1962an Fernando Arrabal, Alejandro Jodorowsky, Jacques Sternberg eta Olivier O. Olivier lagunekin batera, gaur egun oso ospetsua den Paniko Taldea sortu zuen, talde surrealistaren eta Dadaren irudimenaren eta talentuaren oinordekoa, eta, Pan jainkoaren jai-espirituari jarraituz, haize fresko bafada bat izan zen XX. mendeko bigarren erdiko frantziar abangoardiarentzat, berehala elkartu zen Parisko underground kulturarekin eta zuzenean lotu zitzaion 68ko Maiatzari ere.

Gogoz oso kezkatsua, Toporrek bere irispidean zeuden eremu guztietara aplikatu zuen bere irudimen emankorra, arrakasta nabariarekin guztietan. Bere literatura-lana Europa osoan argitaratu zen, eta Le Locataire chimérique (1964) eleberria garaiko best seller bihurtu zen, zinemara ere eraman zuelarik Roman Polanskik. Zinematografiaren arloan Federico Fellini-ren Casanova (1976) filmaren arte-zuzendaritzan parte hartu zuen; “Renfield eroaren” papera jokatu zuen Werner Herzog-en Nosferatu (1979) lanean; eta Cannesen Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Nagusia ere lortu zuen La Planète sauvage (1973) filmagatik, René Laloux animatzailearekin lankidetzan egina.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko urriaren 24(e)tik 2019(e)ko abenduaren 8(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana