Euskal diseinuAZ 2019

Bilbao 2019(e)ko urriaren 22(e)tik 2019(e)ko abenduaren 17(e)ra
  • Euskal diseinuAZ 2019

This is basque design, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok kultura- eta sorkuntza-industriei loturik duen proiektu berriak, Euskal diseinuAZ abiarazi du, prozesu sortzaileei eta artisautzako ekoizpeneko teknikei buruzko programazioa, EIDE, Euskal Diseinuarekin koordinatuta.

Euskal diseinuAZ programazioak komunitate berri baten ernamuina izan nahi du, publikoen eta artisten komunitateak lotzeko espazioa, sorkuntza artistikoa, diseinua, eta artisautzako lana ardatz hartuta.

Aurkezpenen, hitzaldien, tailerren eta aldizkako bileren bidez, diseinatzaileen lanera eta haien diziplinetara hurbilduko gara, diseinuari, sorkuntzari eta haren balio-kateari buruz kontzientzia sortzeko.

Euskal diseinuAZ programazioko lehenengo jarduerak dendAZen izango dira, baina beste batzuk, hormarteko pareten artetik atera, eta Atarian, Erakusketa Aretoen edo Auditorioko foyerrean izango dira. Horrez gain, zubiak egingo ditu Lantegia, Ideien LABorategiarekin lotzeko, hau da, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok esperimentazioa eta kultura-ekoizpena lantzeko duen espazio berriarekin.

Azkuna Zentroak diseinua sustatzeko eta ikustarazteko duen This is basque design ekimenak Bilboko Udalaren, BEAZ eta EIDEren eta Euskal Diseinuaren laguntza du.

EGITARAUA

2019-10-22 / 19:00

 

2019-11-12 / 19:00

 

2019-12-17 / 19:00

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana