Euskal Etnopoloaren 3. mintegia

Baiona 2019(e)ko urriaren 24(e)tik 2019(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • Euskal Etnopoloaren 3. mintegia
    © Biarritz Studio Photo

Bertsularitza, elebitasuna, hizkuntz ikasketa… lehen hiruhila honetan landuko diren gaiek erdiz erdi hunkitzen dituzte Euskal etnopoloaren lan ardatzetarik bi: ahozkotasuna eta hizkuntza aniztasuna.

Lehen lau mintzaldi hauek badute ere beste berezitasunik.

Alde batetik, IKER euskara eta euskal testuen ikerketa zentroarekiko partaidetza azkarra adierazten dute. Alabainan IKER-ek bere 20 urteak eta CNRS-aren 80 urteak ospatzen ditu aurten. Karia hortara, lau mintzaldietarik bi IKER-ekin antolatuak dira, CNRS eta Paue-Aturriko Aldeko Unibertsitatearen laguntzarekin.

Bestalde, abenduko azken mintzaldiak, Euskal kultur erakundeak Clarenza kultur zentroarekin Hazparneko zapatagintzari buruz daraman proiektu baten berri ematen du.

Zikloaren lehen hiru mintzaldiak Baionako Euskal Museoan iraganen dira, azkena aldiz Hazparnen. Denak euskaraz edo frantsesez izanen dira, bat-bateko itzulpenarekin, urririk eta deneri irekiak.

Egitaraua

EKE

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2019(e)ko urriaren 24(e)tik 2019(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • LekuaBaiona

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana