Moscow State Ballet: "Pinocchio"

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abenduak 30
  • Moscow State Ballet: "Pinocchio"

Balletaren magiak Baluarteko agertokira ekarriko du umeek maitagarrien duten ipuinetako bat: Pinocchio; benetako haur bilakatzeko ametsa duen egurrezko txotxongiloaren istorioa. 

Gepetto zurginak sortu zuen; izan ere, ume bat edukitzea zuen amets. Pinocchiok tailerretik ihes egingo du, eta abentura ugari biziko ditu zenbait pertsonaia exotikoren eskutik: txakurtxo bat, kilker hizlari bat eta Maitagarri Urdina, zeinak txotxongiloaren sudurra hasaraziko duen, hark gezurra esaten duen bakoitzean.
 
Koreografia sortzaileak, xarmeak eta irudimenak ikusleak bidaia hunkigarri batera eramaten dituzte, txotxongiloak arrisku eta tentazioak dituenean, txori arraroak bisitatzen dituenean eta bale baten barruan lurreratzen denean. Haur txikien eta handien bihotzak harrapatzen dituen balleta da, zurezko txotxongiloak azkenean munduan leku bat duela eta ametsak egia bihurtzen direla jakin ahala.
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana