Errusiar Armadaren abesbatza, balleta eta orkestra

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Urtarrilak 2
  • Errusiar Armadaren abesbatza, balleta eta orkestra

Ehun artistek osatutako Errusiar Armadaren Ballet, Koru eta Orkestra, Errusiako folklore, ahots eta koreografia-artearen irudikapen onenetarikoa da. Errusiar Armadaren Koru eta Dantza taldeen jatorria Mundu Gerretan dago, formazio hauek gerra-toki eta ospitaletako soldaduei maitasun eta itxaropen abestiak eramaten zizkietenean. Ondoren munduan errusiar ikuskizun txalotuena izatera pasa ziren.

Musika grabaketa eta Koruek Asia, Amerika eta Europako hiri ezberdinetan eginiko hamaika birei esker Ojos negros, Kalinda edo Los Remeros del Volga bezalako abestiak nazioarteko klasikoetan bilakatu dira. Baluarten ikusi ahalko den ikuskizunak errusiar, kosako eta eslaviar musika eta dantzez osatutako askotako egitaraua eskainiko du, jantzi koloretsu, instrumentu tipiko, sekulako koru eta koreografia ia akrobatikoak lagunduta.

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana