Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2019ren barruan.
“Zazpi pausu daude teilatuaren ertzera”.
Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro baten hotsa entzun da. Neska bat korrika atera da farmaziatik. Bizikleta hartu eta atzera begiratu gabe eragiten die pedalei. Aitaren arnasa… Bost pausu nire ohera… Tabako-usaina. Emakume batek gomazko mahuka jarri du kotxearen ihes-hodian, eta atera itxi du. Norbaitek esan dizu arriskuan zaudela.
Poliziaren sirenak entzuten dira han urrutian. Jolas egingo dugu eskolan bezala, ea nork jasaten duen mina gehien?
Lan honekin, abusuari buruzko trilogiari amaiera ematen dio Tanttaka Teatroak; aurretik izan dira Muxua eta Giltzadun Etxea obrak.