Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2019ren barruan.
Behin bazen oso gaixorik zegoen Tsar bat. Diagnosia: “Gizon hau ez da zoriontsua”, sendabidea: “Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, Tsarrak horren alkandora jantzi dezan”. Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, hau da, zoriontasuna bilatzera.
Nor da munduko emakume edo gizonik zoriontsuena? Galdera honi erantzuten saiatzen dira komedianteak “Gizon zoriontsuaren alkandora” obran. Eta hau da helarazi nahi diegun galdera Euskal Herriko haur guztiei.
Diru gehien duena izango da? Aktoresarik pot eta xarmantena? Indartsuena edo boteretsuena? Zintzoena? Modernoena edo “guay”ena?
Tolstoiren jatorrizko ipuineko paisaien eta irudi guztiak islatzen dituen dramaturgia bisual eta poetiko baten bidez garatzen da ikuskizuna, ikusleak une oro harritu nahi dituzten proiekzioen eta ikusizko efektuen bidez.
Ikuskizunaren euskarazko testua Patxi Zubizarreta idazlearena da. Patxi Zubizarretak Edelvives sari bat irabazi du 2018an.
FITXA TEKNIKOA: