"Umm... mmu"

Azpeitia 2019(e)ko Azaroak 14
  • "Umm... mmu"

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2019ren barruan. 

Nola egin saltaka norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea abiaduraren azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gelditzera gonbidatzen gaituen pieza eszenikoa da honakoa.

Sententzia medikoak, zalantzak, minak, ibilera okerrak, desirak eta simulakroak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada.

Erresistentzia intimoak zeharkatzea, makinaren dardara konpartitzea. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezur bat besterik ez da.

  • Sorkuntza, interpretazioa eta ekoizpena: Maite Aizpurua
  • Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro Larrea
  • Eskerrak: Espe Lopez, Libe Osa, Estitxu Zaldua, Igor de Quadra eta Silvia Coppola
  • Laguntzaileak: Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatiba Azpeitiko Udala
azpeitia.eus

Laburrean

Non