Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2019ren barruan.
Txema auzoko tipo zintzoa da. Denek maite dute. Orain, gainera, loterian saritua gertatu da, 6 milioi euro, hain zuzen ere, eta guzti-guztia oparitzea erabaki du. Bere lagun minak bere bihotz-zabaltasunaz nazkatuta daude eta diruarentzat oso bestelako asmoak dituzte.
“GODOT” antzezlanaren arrakasta eta gero, Cía.Tornado bueltan da komedia korapilatsu eta lotsagabe honekin. Lapurminak clown hizkuntza eta komedia nahasten dituen kale antzerki ibiltaria da eta funtzio bakoitzean lekuaren ezaugarri berezietara moldatzen da ikusleak batetik bestera eramanez lau ganorabako hauen atzetik.