"Eraikitzen gaituzten hitzak"

Azpeitia 2019(e)ko Azaroak 22
  • "Eraikitzen gaituzten hitzak"

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2019ren barruan. 

Eraikitzen Gaituzten Hitzak bitartekaritza eta sorkuntza proiektu bat da. Tokian-tokiko gazte talde batekin garatu eta eszenan jartzen den identitatearen inguruko dramaturgia bat.

Gaia Eraikitzen Gaituzten Hitzak-en abiapuntua “identitatea” da, nerabezaroa eta identitate sorkuntza, bereganatzea edo eta alboratzearen arteko tentsioak ikertzen direlarik. Formatua Eraikitzen Gaituzten Hitzak sorkuntza tailer eta emanaldi bat da. Tailerra herriko gazte talde batekin garatzekoa da (tokian-tokiko instituto edo asialdi talde baten partaidetzarekin).

Emanaldia tailerraren emaitza da: 40 minututako ikuskizuna, jarraian publikoarekin elkarrizketa bat ahalidetzen delarik ( guztira 60 minututako iraupena).

FITXA ARTISTIKOA

  • Dramaturgia + Zuzendaritza eszenikoa: Horman Poster (Igor de Quadra eta Matxalen de Pedro)
  • Ikusentzunezko performance-a: Estudio Gheada
  • Partaideak: (parte hartzen duten herriko gazteak)
azpeitia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2019(e)ko Azaroak 22
  • Ordutegia21:30
  • LekuaGaztetxea
    Azpeitia
  • HizkuntzaEuskara

Non