"Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz"

Bilbao 2019(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 26(e)ra
  • "Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz"
    "Pareja", 1978. Isabel Baquedano. Colección particular

Edertasunaz eta sakratuaz Isabel Baquedanoren (Mendabia, Nafarroa, 1929-Madril, 20018) obraren osotasunaren lehen berrikuspena da; XX. mendearen bigarren erdiko Espainiako pinturako figurarik pertsonaletako bat izan zen. Juan José Aquerretaren hitzek laburbiltzen duten bezala, "Isabelen patua pintura izan zen", bizitza osoan zehar lagun izan zuen bokaziozko irrika.

Hirurogeiko hamarkadan Iruñeko Eskolaren bultzatzaile aitortua eta zirkulu txiki batzuetan oso errespetatua haren lanak goiz jaso zuen kritika espezializatuaren aitortza eta erregulartasunez egin zituen erakusketak Madrilen eta Euskal Herrian, Baquedanok laster utzi zion margolanei sinadura eta data ezartzeari; inoiz ez zuen ospea bilatu, pinturaren ariketa hutsa baizik. Horregatik nahiko ezezaguna da publiko zabalarentzat eta hori da Bilboko Arte Ederren Museoak erakusketa hau antolatzeko izan duen motibo nagusia, bi helbururekin: haren obra zabaltzea eta haren ezagutzan sakontzea.

Edertasunaz eta sakratuaz erakusketak ehun eta berrogeita hamarretik gora margolan eta berrogeita hamar marrazki inguru biltzen ditu familiaren eta bildumazale partikularren jabegokoak gehienak, Ángel Bados eskultoreak eta Miriam Alzuri museoko teknikariak hautatuak; Isabelen adiskide izateaz gain, haren lana ondo ezagutzen du Badosek.

Aukeratutako obretako bat Mahaia (1979) da, pieza ikoniko bat, zeinaren "isiltasuna" maiz alderatu izan den Zurbarán eta Morandiren natura hil zainduekin.

Sailetan banatuta, margolanek eta marrazkiek zeharkaldi zabala eskaintzen diote ikusleari artistaren lan- eta bizi-ibilbide luzean barrena, eta, aldi berean, agerian uzten dituzte haren interesa piztu zuten eta hark artearen bidez esploratu zituen gaiak. Adelina Moya Valgañónek katalogorako egindako sarreran azaltzen duen moduan, "Haren ibilbide osoa etengabeko aldaketa izan zen, bilaketa bat, zituen motibazioen eta pinturaren kontzeptuaz egindako buru-lanketaren araberakoa, abiapuntuan kasu guztietan sentimendua zela".

Museoak abagune honetarako argitaratutako katalogoak balio berezia bereganatu du, orain artean ez baita Isabel Baquedanori buruzko ikerlan monografikorik egin. Lan horretan parte hartu dute, Ángel Bados eta Miriam Alzurirekin batera, Ignacio Gómez de Liaño idazleak eta Adelina Moya Vigañón arte historialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohiak.

Erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan inauguratuko da (urriaren 30etik 2020ko urtarrilaren 26ra arte) eta gero (ekainaren 5etik 2020ko irailaren 20ra arte) Iruñeko bi gunetan ikusi ahal izango da: Nafarroako Museoan eta Nafarroako Unibertsitatea Museoan.

Isabel Baquedano (Mendabia, Nafarroa, 1929Madril, 2018)

Zaragozako Arte eta Lanbide Eskolan eta Madrilgo San Fernando Arte Ederren Eskolan ikasia, Isabel Baquedanok Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolako Marrazkigintza eta Modelaketako irakasle plaza irabazi zuen, oposizio bidez, 1957an, eta 1988ra arte irakasle moduan lan handia egin zuen han, modernitatea hauspotuz hainbat belaunalditako artisten artean.

Iruñea eta Madril izan zituen bizileku, eta, 1960ko hamarkadaren hasieran, figurazio errealistaren orbitan zegoen pintura baten bidez eman zuen ezagutzera bere burua, Antonio Lópezen eragina ezagun zuela. Garai hartan indarrean zegoen pop artea alde batera utzi gabe, osagai sozial handia txertatu zuen bere lanetan. Ondoren, oinarri sinbolikoa zuten konposizioetara jo zuen, eta paisaia urbanoek, eguneroko errealitateak eta elementu autobiografikoek mundu klasikotik edo historia sakratutik zetozen gaiei eta kromatismoei utzi zieten lekua, haren erlijiotasun sakonaren isla.

Haren ibilbide osoa benetako arte baten bilaketa etengabea izan da haren lankideek kontatzen dute behin eta berriz aritzen zela ezabatzen, soiltasun material eta kontzeptual handienez egina. Artearen historian oso zegoen interesatua, eta quattrocentoko margolariak izan zituen erreferentetzat, Piero della Francesca adibidez, baina baita garaikideak ere, Edward Hopper besteak beste, zeinarekin bat egiten duen eguneroko bakardadea islatzeko interesean. Aldi berean, ezagun du espainiar testuinguruaren eragina ere, postkubismoa, informalismoa, figurazio berria, espresionismoa, errealismo soziala, pop artea eta gisako mugimenduekin lotuta.
Baquedanok estilo pertsonal batean iragazten du hori guztia, sarritan formatu txikia erabiliz margolan bakoitzean bide berriak bilatzeko.

 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko urriaren 30(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 26(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Zenbatekoa5 / 10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana