Mikel Urdangarin

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Azaroak 28
  • Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak Margolaria deritzan disko hurbil, eskuzabal eta sendo honetan. Hamar kabesti hauetaz baliatzen da kantaria, gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak, askatasun kanta bilakatzeko.

Abestiak entzunaldi hunkigarri batean lotzen dira bata bestearekin, eta modu harrigarrian harrapatzen gaituzte, gure barruan hazten eta garatzen doazen indar ahaltsuak balira bezala. 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana