Gari & Maldanbera

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Abenduak 28
  • Gari & Maldanbera

Beste denbora batean izeneko diskoarekin, indarberrituta dator Gari & Maldanbera. Kontzertuan, azken lau urteetan han-hemenka ondu duen errepertorio berri bezain erakargarria eskainiko du.

Bizitzaren parte handi bat, 38 urte inguru, musikari estuki loturik eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak kantuetatik haratago daude, diskoen gainetik, eta euren estiloa da, azken finean, plazaratzen duten garrantzitsuena.

Kontzertua berezia izango da, azken garaian eskaini dituenak bezala. Doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz.

Natxo Beltran (bateria, ahotsak), Oier Aldekoa (baxua, teklatuak eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarrak, teklatuak eta ahotsak), Gari (gitarrak eta ahots nagusia).

 

Doka

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana