"Intocables"

Getxo 2019(e)ko Abenduak 27
  • "Intocables"
  • "Intocables"

Aristokrata aberats bat tetraplejiko gelditu da istripu baten ondorioz, eta zaintzaile gisa kontratatu du espetxetik irten berri den gazte marjinal bat (bestela esanda, lan horretarako pertsonarik desegokiena). Errukiz edo amore-emankortasunez tratatzen duten zaintzaileez nazkatuta, beragandik gustatzen zaiona da, hain zuzen, ez diola inolako errukirik.

Elkarrekin nahastuko dituzte Vivaldi eta rap musika, hizkera dotorea eta kaleko jargoia, janzki garestiak eta txandal prakak. Talka egiten duten baina elkar ulertzen amaitzen duten bi mundu. Biek aurkituko dute bestearengan ez nahi dutena, baizik eta benetan behar dutena. Liburu baten kapituluak bezala, partekatzen dituzten esperientziek laguntasun suntsiezina sortzen dute, familiakoen eta lagunen kritikak gorabehera, eta bizitzarekiko pasioa itzultzen die, jada ahaztua zutena. Pasio hori estimatzen duen beste norbaitekin partekatuz, beren burua akats eta bertuteekin onartzen ikasten dute.

Bide horretan, laneko akordio batez harago doan harremana ehuntzen dute biek, harik eta ezin bananduzko lagunak bihurtu arte. Sinesgaitz eta ustekabekoa izanagatik, behin betiko laguntasuna. Eta bien arteko kontrakotasunetik, elkarbizitza xelebretik, komedia sortzen da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana