Gospel kontzertua: Ispirit

Getxo 2020(e)ko Urtarrilak 2
  • Gospel kontzertua: Ispirit

Hiru abeslarik eta lau musikarik osatzen dute Ispirit, eta gospel-soul klasikoez eta oinarri espirituala duten XX. mendeko beste abesti bikain batzuez osatutako emanaldia aurkeztuko dute.

Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariak Iñaki Miguel pianistarekin elkartu zirenean jaio zen Ispirit. Urteak eman dituzte elkarrekin lanean, blues, soul edo gospel estiloko hainbat proiektutan. Ispirit joera espiritualeko musikan oinarrituta dago eta, batik bat, gospeletik eta souletik edaten du.

Kideak: Lide Hernando (ahotsa), Lidia Insausti (ahotsa), Ainhoa Eguiguren (ahotsa), Iñaki Miguel (pianoa), Iñaki Santos (organoa), María Soriazu (baxua), Andoni Etxebeste (bateria).


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana