Eszenabide - Ikusleen foroa

Bilbao 2019(e)ko Abenduak 15
  • Eszenabide - Ikusleen foroa

Ekitaldi honetan diseinu-fasean dauden sei proiektu eszeniko aurkeztuko dira objektiboak eta askotarikoak diren eta irizpide eszenikoa duten ikusleen aurrean.

Aurkezpen bakoitzak 15 minutu baino gutxiago iraungo du, eta ondoren aurkezpena egin duen konpainiak eta bertaratu diren ikusleek euren iritzia emateko denbora-tartea irekiko da.

Aurkezpenak dinamikoak eta eszenifikatuak izango dira, eta zuzendaritza artistikoak egokitzat jotzen dituen profesionalek parte hartuko dute. Ikusleei proiektuen planteamendua eta asmo artistikoak azalduko dizkieten erreferentzia eszenikoak izango dituzte aurkezpenek.

Lehen edizio hau 2019ko abenduaren 15eko (igandea) goizean egingo da.

Informazioa ematen jarraituko dugu.

Euskadi, auzolana