Donostia Kulturako Egile Ikastaroak 2019-2020

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko urriaren 4(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Donostia Kulturako Egile Ikastaroak 2019-2020

Donostia Kulturako hainbat egile ikastarotan oraindik matrikulatzeko aukera dago, lekua geratzen delako. Interesa dutenek, informazioa jaso eta izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita internet bidez ere (matrikulazioaren gunea). Izen-ematea itxi egingo da ikastaro bakoitzaren hasiera baino astebete lehenago.

Egile ikastaroen eskaintza gazteleraz eta euskaraz dago, egilearen arabera normalean, eta hona hemen une honetan bertan plaza hutsak dituzten ikastaro horietako batzuk:

  • Aiete Kultur Etxea: Kartoi birziklatuarekin eraikitzen (Aitziber Alonso); Krema, ukendu eta baltsamo naturalak (Garbiñe Larrea); Tunel liburuak, paperezko mundu txikiak (Andrea Escargot).
  • Casares Kultur Etxea: Jugando con la voz (Maider Gorostegi); Taller de radioficción y radioteatro (Inko Martín).
  • Okendo Kultur Etxea: Unibertsoa desmontatzen (Virginia García).
  • Larrotxene Kultur etxea: Bideojokoak, youtube eta transmedia kontakizun digitalak (Jon Sanchez); Ez fikzioa, ez dirua eta Fikzio zuzendaritza eta antzezleekin lana (Ander Iriarte); Gidoigintza: hastapena (Andoni de Carlos); Irudia eta soinua (Haimar Olaskoaga eta Pello Gutierrez).
  • Intxaurrondo Kultur Etxea: Ordenagailuarekin grabazioa ikastaroa: Ardour programa; eta Zuzeneko emanaldietarako sonorizazioa (Unai Moraza).
  • Lugaritz Kultur Etxea: Bertsoterapiak (Andoni Egaña); Kantu herrikoiak barnetik (Thierry Biscary).
  • Ernest Lluch Kultur Etxea: Nola jarri zintzarria katuari (Bernardo Atxaga); Haurreei ipuinak nola kontatu (Pello Añorga).

Informazio gehiago honako lotura honetan: www.donostiakultura.eus/ikastaroak.


Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko urriaren 4(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana