Elena Mendizabalen eskultura erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko azaroaren 8(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 3(e)ra
  • Elena Mendizabalen eskultura erakusketa

Komisariotza-taldea: Beatriz Herráez, Enrique Martínez Goikoetxea

Bere lehen garaian, artistak eferbeszentzia-une bat bizi izan zuen bere belaunaldiko beste sortzaile batzuekin batera, eta euskal eskulturak utzitako herentziarekin hausteaz gainera, errealitate sozial eta politiko berrien alde egin zuen, nazioarteko arte-joerak bereganatuz. Harria eta burdinaz bestelako materialen erabilerak (poliesterra, beruna, parafina, zura), pieza askoren polikromiak eta hizkuntza formal desberdin ?eta, neurri bateraino, tradizioarekin lotsagabe jokatzen duen? baten bilaketak ezaugarritzen dute Mendizabalen urte horietako eskultura.

Haren duela gutxiko lanetan ere ezaugarri horiek berak agertzen dira berriro: adibidez, ohikoak ez diren materialen erabilera (kartoia, plastilina, lokatza). Erakusketak proposatzen duen denbora-jauziak bide ematen digu bi obra multzo horien artean eta azpian ?elementu komun batzuk gorabehera? dagoen tentsioa egiaztatzeko, eta, aldi berean, agerian uzten ditu Elena Mendizabalen lana ?hamarkada batzuen aldearekin? itxuratzen duten baldintzatzaileak.

Elena Mendizabal (Donostia, 1960), Bilboko Arte Ederren Goi Eskolan eta EHUko Arte Ederren Fakultatean egin zituen ikasketak. 1993an, doktore titulua atera zuen, eskulturaren eta objektuen arteko harreman hurbilari buruzko tesi batekin. Gaur egun, eskultura irakasle da aipatu fakultatean. 80 urteetatik aurrera, hainbat erakusketa egin ditu, eta bere obra hainbat bilduma pribatu eta publikotan dago jasota, Artiumen bertan, besteak beste.

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko azaroaren 8(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 3(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana