"Cuando yo quiera y si yo quiero" dokumentalaren proiekzioa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Abenduak 13
  • "Cuando yo quiera y si yo quiero" dokumentalaren proiekzioa

Jabetze Feministarako Eskola 2019-2020 programaren baitan antolatutako jarduera.

--

Dokumentala eta Susana Arbizu zuzendarikidearekin eztabaida. Frantzian, hiru emakumetik batek abortatzen du noizbait. Lorategi uikoan eta kamera aurrean, Frantzian 1975ean abortua onetsi zuen legea indarrean jarri ondoren, abortatzeko esperientzia kontatuko digute emakume horietako batzuek. Barru-barruko errealitate baten ingurumariak marrazten dituzten kontakizun bereziak dira, eta gaur egun nork bere gorputzaren gainean agintzeak dakarren hori haragitzen dute. Abortatzeko eskubidearen alde borrokatu zuten haien ildoan hitz egiten dute, emakume haien (Lola, Sigrid, Magali...) eta beste askoren izenean. Ezinbesteko hitza, oraindik ere zalantzan jartzen den eskubide baten defentsaren alde. Topaketa honetan, abortuak Frantzian eta gure herrialdean dituen egoerak alderatuko ditugu.

Hizlaria: Susana Arbizu, dokumentalaren zuzendarikidea eta La Chambre Noire zuzendari independenteen kolektiboko kidea


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana