"Feminismoa eta euskal dantzak uztartzen"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko otsailaren 1(e)tik 2020(e)ko otsailaren 29(e)ra
  • "Feminismoa eta euskal dantzak uztartzen"

Jabetze Feministarako Eskola 2019-2020 programaren baitan antolatutako jarduera.

Mutilak, neskekin beti. Gonak, belaunen azpitik beti. Ezin duzu hau dantzatu, mutilentzako bakarrik da-eta. Tradizioaren eta feminismoaren arteko adiskidetza-prozesuan lagundu nahi dugu, eta bidean azalduko diren oztopoak saihestu. Azalpen teorikoak emateaz gain, hitz egin, jolastu eta dantzatu egingo dugu. Bestetik, arropak, mugimenduak eta emanaldien eraldaketa birpasatuko dugu, jatorritik gaur artekoa. Trebatzaileak: Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala, feministak, dantza-irakasleak eta Indarra Euskal Kultur Elkarteko kideak

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana