"Paperezko hegazkinak"

Pasaia 2020(e)ko Martxoak 14
  • "Paperezko hegazkinak"

Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, bere aitarekin (Sam Worthington). Alargundu zenetik, aitak ezin du garai bateko erlazioa berreskuratu semearekin, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan.

Dylan, berriz, bere pasioan murgiltzen da: hegan egiten duten objektuak. Orduak eta orduak pasatzen ditu paperezko hegazkinak hegan jartzen, egunen batean bere ametsa egi bihurtuko delakoan: Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea. Dylanen adoreak Japoniako Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratzera darama, aitari amaren galera gainditzen laguntzen dion bitartean.

  • Jatorrizko izenburua: Paper planes
  • Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
  • Iraupena: 96 minutu
  • Herrialdea: Australia
  • Generoa: Drama
  • Zuzendaria: Robert Connolly
  • Aktoreak: Ed Oxenbould, Sam Worthington, Deborah Mailman, David Wenham

 

pasaia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana