"Lou, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian"

Hazparne 2019(e)ko Azaroak 23
  • "Lou, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian"

Lou Olangua euskal rockak 80ko hamarkadan izan zuen aurrenetariko emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, Ok Korral edota Las lagartas taldeetako abeslaria izan zen Lou. Baina ahots bat ez ezik, indarra ere erakusten zuen oholtza gainean, bere jarrera eta itxurarekin. Probokatzaile bat zen.

Dokumental honetan 80ko hamarkadan emakumeek izan zuten lekuaz, euskaraz eta, estetikaz gain, jarrerak izan zuen garrantziaz hitz egiten da. Sozialki eta kulturalki apurtzailea izan zen erreferente batez.

 

Zinegin

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko Azaroak 23
  • Ordutegia18:00
  • LekuaHaritz Barne Zinegela
    Jats Karrika, 7
    Hazparne
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana