Gospel Alabama Choir

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abenduak 23
  • Gospel Alabama Choir

Ibilbide bizia, sustrai erlijioso sakonak dituzten XIX. mendeko abesti espiritualetatik hasi, eta protesta-abestiak eta askatasunaren aldeko martxak omentzen dituzten doinuetaraino. Bertan, Oh happy day! bezalako abestiak ere entzun ahal izango dira. Handituz doan hitz eta musika zurrunbiloak ikuskizunarekin bat egitera bultzatzen ditu ikus-entzuleak; hain zuzen ere, ikuskizun hau Gabonetako klasikoa bihurtu da dagoeneko.

Musika beltzaren ahots handiak bueltan dira bederatzigarren aldiz gurean, eta proposamen berritua dakarte, entzuleak hunkitzeko asmoz, funk eta blues erritmoekin edertutako bizitasunarekin eta espiritualtasunarekin. Alabama Gospel Choir 20 artistaz osatuta dago, eta Gospelaren historia islatzea lortzen dute, musika honen sustraietatik egiten duten ibilbide paregabean.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana