Anne Etchegoyen

Mungia 2020(e)ko Urtarrilak 17
  • Anne Etchegoyen

Publikoak ezagutzen du Anne Etchegoyen, Iparraldeko kantari handia. Bere musikarekin, herrialde askotako publikoari zirrara eragitea eta kutsatzea lortu du. Horren lekuko ditugu bere arrakastaren zenbait datu: 70.000 diskotik gora saldu ditu; urrezko disko bat lortu du; eta Mikel Laboaren “Txoria txori” abestiaz egindako bertsioak milioi bat bisitatik gora jaso ditu.

Anne Etchegoyen proiektu berriarekin dator, emakumeak euskal gizartean duen eta betidanik izan duen lekua erreibindikatzen duena. “Etxeko anderearen” erreferentzia betidanik egon da hor. Bera arduratzen da etxeaz, bera da ama eta emaztea. Aitzitik, irudi hori zertxobait murrizgarria da, emakume euskaldunaren patua beti hartu izan baita ikaragarritzat: abenturazaleak, grinatsuak, gogorrak, artistak, amorante maitekorrak, amak.

Annek, emakumea ohoratzekotan, ikuspegi freskoa eman dio lau abeslari profesionalez (20 eta 35 urte bitartekoak) osaturiko euskal abesbatza gazteak inguraturik. Berak sortutako abestiak ez ezik, orain arte gizonezkoek abesturiko euskal kanta tradizionalak ere, aldaketa berriekin,  interpretatzen ditu. «Boga boga», «Mendian gora haritza» edo berriagoa den «Askatasunera», besteak beste, publiko bilbotarrari aurkeztuko dion proiektuaren lanen artean daude.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana