"Azken alabak", Alberto Salcedoren erakusketa

Bilbao 2019(e)ko azaroaren 13(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • "Azken alabak", Alberto Salcedoren erakusketa

Norbaitek esan du, urte gutxi barru, egungo lurrun-makinak, beste motor batzuez ordezturik, monumentu arkeologiko bihurtuko direla, museoetara eramanda. Horregatik beragatik, pentsa daiteke fabriketako tximinia luze horiek ere, zurbarandarren dorre zaharraren aztarnetatik kea dariela ikusten diren horiek, bitxitasun arkeologikoak izango direla noizbait, «izan zen eta hil den ororen lekuko isilak». 
 
MIGUEL DE UNAMUNO.
ZURBARANDARREN DORRETXEA (1898)
 
Erakusketa honek Unamunoren hitz iragarle horiek egiazko bihurtzen ditu, eta ikusgai jartzen ditu museoan Babcock Wilcox enpresaren aztarna industrialak. “Azken alabak” enpresa horren lantegietatik irten ziren azken pieza industrialen berrinterpretazio artistiko bat da.
 
Artearen begiradaren bidez, iraganera egindako bidaia horretan, gogoeta egiten da Euskal Herriko industria-iraultzatik egungo eredu postindustrialera gertatu den trantsizioaren inguruan. Erakusketa honetan, fabrikako ondare higigarriaren hondarrak eta haien berrinterpretazio artistiko postindustriala aurkitzen dira aldi berean. Babcock Wilcoxen ondare-balioak zaindu eta ezagutarazteko, jatorrizko ereduak berrerabiltzen dira, eskultura-bilduma bat sortzeko, eta eskulturok hutsik dagoen Euskal Herriko enpresa enblematiko horrek fabrikatu zituen azken pieza industrialen berri ematen dute.
  
 
 
ALBERTO SALCEDO
BILBO, 1973.  
ARTISTA PLASTIKOA ETA IKERTZAILEA, BILBON BIZI ETA LAN EGITEN DU.

Artean graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Haren arte-jarduerak eta ikerketak arte-praktika garaikideen eta industria-ondarearen arteko loturak aztertzen ditu. Gaur egun, bere doktorego-tesiaren proiektua garatzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. Banakako erakusketekin parte hartu du zenbait deialditan: Bilbao Art District  (Bilbo), Ondarearen Europako Jardunaldiak  (Bilbo), Deustuko zubiko esku-hartzeak (Bilbo) eta FairSaturday (Bilbo), besteak beste. 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko azaroaren 13(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • OrdutegiaAstelehena: 10:00-19:00. Asteazkenatik ostiralarte: 10:00-19:00. Larunbatak: 10:00-13:30 eta 16:00-19:00. Igandeetan: 10:00-14:00. Astearte eta jaiegunetan: itxita.
  • Lekua Euskal Museoa
    Unamuno Plaza, 4
    Bilbao
  • Web Euskal Museoa

Non

Euskadi, auzolana