"Nada debería fallar", Amaia Gracia artistaren erakusketa

Pamplona/Iruña 2019(e)ko azaroaren 15(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • "Nada debería fallar", Amaia Gracia artistaren erakusketa

Ziudadelako Bolborategian Nada debería fallar Amaia Gracia artistaren erakusketa egonen da ikusgai, azaroaren 15etik urtarrilaren 5era, asteartetik ostiralera (18:00 – 20:30), larunbatetan (12:00 – 14:00 eta 18:30 – 20:30) eta igande zein jaiegunetan (12:00 – 14:00). Astelehenetan itxita egoten da.

AMAIA GRACIA AZQUETAREN ERAKUSKETA

Amaia Graciaren Ezerk ere ez luke huts egin behar erakusketa ikusgai egonen da Ziudadelako Bolborategian, azaroaren 15etik urtarrilaren 5era bitarte, asteartetik ostiralera (18:00 – 20:30), larunbatetan (12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30) eta igande eta jaiegunetan (12:00 – 14:00). Astelehenetan itxita.

Amaiaren lanek horien sormen-prozesuan materialtasunaz hitz egiten digute: tolestuak, zabalduak, gerora utziko dituzten formei erantsiak, etab. Azal bat balitz bezala, Amaiak zurgin-kola zuria zabaltzen du azalera handi baten gainean. Gogoratzen du txikitan material hori eskuetan itsasten zitzaiola, eta gero, lehortuta, eranzten zituela analogiaz beteriko materialtasuna zuten gaineko azal horiek. Azala eranztea, azalberritzea. Amaiak ibili eta atzera egiten du bere biografian, bere inguru hurbilenean, pentsatzen eta birpentsatzen ditu bere lan-prozesuak, berregiten du, berrerabiltzen. Amaiak temaz egiten du lan artefaktuak egin eta osatzeko erabiltzen dituen prozesu eta material horien guztien esanahiaren gainean. Soken bidez korapilatu eta ehundutako sare formarekin egindako pieza-multzo batekin ematen du azpimarratzen dela prozesuan emandako denbora hori, emeki, emeki obra baten eraikuntza-prozesua osatzen duen zeregin hori.

Amaia Gracia Azqueta (Iruña, 1985) Bilbon bizi da eta artista plastikoa da. Arte-egonaldiak egin ditu BilbaoArte Fundazioan (Bilbo) eta La Casa de Velázquezen (Madril). Zenbait sari jaso ditu, besteak beste Iruñeko Artista Gazteak saria, Ertibil (Bizkaia) eta Topaketak (Nafarroa). Banaka eta taldeko erakusketak egin izan ditu, Rekalde aretoan (Bilbo), Bilboko Guggenheim museoan, CDAN-en (Huesca), BilbaoArte Fundazioan eta Iruñeko Ziudadelan, besteak beste.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana