"Ameztoy"

Bilbao 2020(e)ko otsailaren 17(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • "Ameztoy"
    Iturria: Bilboko Arte Ederren Museoa

Aurreko belaunaldiko euskal artisten hizkuntza abstraktuaren parez pare, Vicente Ameztoyk (Donostia, 1946–2001) hirurogeita hamarreko hamarkadako euskal artea zeharo eraldatu zuen figurazioaren alde egin zuen, eta subjektibotasunaren, misterioaren eta ironiaren interesaz lagundu zuen figurazio hura. Kezkagarriaren eta ohiz kanpokoaren presentzia nabarmena izan zen haren lan guztian. Halaber, aipatzekoa da Ameztoyk zuen gaitasuna itxuraz arruntak diren osagaiak, paisaia esaterako, osagai aztoratzaile bihurtzeko.

Euskal Herriko kultura eta historia garaikidearen aipamenekin batera, Ameztoyk hainbat erreferente erabili zituen, besteak beste ingeles pintura prerrafaelita, italiar quattrocentoa edo Magritteren surrealismoa. Nolanahi ere, erreferente horiek guztiak hartu eta estilo sofistikatuaren, teknika zehatzen eta bere interesen, hala nola ekologiaren edo argazkilaritzaren eta zinemaren munduaren –1982an Julio Medem errealizadorearen Vacas filmaren diseinu artistikoan parte hartu zuen– galbahetik igarotzen zituen, eta baita bere gorabehera biografikoen galbahetik ere.

1990ean antolatu zen, Donostian, Ameztoyren lanaren atzera begirako lehenengo erakusketa, eta gaur egun arte bakarra; artistak berak prestatu zuen, 1970 eta 1980ko hamarkadetako lan aipagarrienetako bilduma gisa. Ondoren, formatu txikiko hainbat erakusketak egin dira, haren lanaren alderdi partzialetan oinarrituak, esate baterako Donostiako Koldo Mitxelena Kulturenean (2000) edo Gasteizko Artiumen (2003).

Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketan aurkeztuko da jendaurrean lehen aldiz Vicente Ameztoyren lan osoaren irakurketa bat, haren ibilbide artistiko osoa bilduko duena. Horrekin batera katalogo bat aurkeztuko da, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga idazleen testuekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Estetikako eta Arteen Teoriako irakasle Fernando Golvanoren eta Javier Viar eta Miriam Alzuri erakusketaren komisarioen testuekin.

Ameztoy erakusketa, Bilboko Arte Ederren Museoak egina eta Javier Viar eta Miriam Alzurik komisariatua, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan aurkeztuko da lehenik, eta, hura amaitu ondoren, Bilbora abiatuko da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko otsailaren 17(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana