"Inpresioak ehizatuz. Sorolla formatu txikian"

Bilbao 2019(e)ko azaroaren 20(e)tik 2020(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • "Inpresioak ehizatuz. Sorolla formatu txikian"
    Joaquín Sorolla Bastida. Joaquín, María y Elena Sorolla García, 1897. Óleo sobre tabla. Museo Sorolla, no inv. 00422.

Joaquín Sorollak (Valentzia, 1863¿Cercedilla, Madril, 1923) bi mila olio pintura inguru margotu zituen, kartoien edo tamaina txikiko oholtxoen gainean. "Ohartxoak", "orbanak" edo "koloretako oharrak" deitzen zien berak lan haiei. Formatu hori gero eta gehiago erabili zuten XIX. mendeko artista handiek, oso aise adieraz baitzitezkeen lan independenteetan ikusitako ideiak edo inpresioak, eta zirriborro huts bat baino gehiago izaten ziren, gainera. Lan intimotzat, margolariaren lanaren produktu amaitugabetzat, hartuak izan baziren ere hasieran, artistaren alderdi pertsonal eta berezienen erakusgarri gisa erakusten eta kotizatzen hasi ziren gerora.

Konposizioen saiakerak egiteko erabili zituen Sorollak batzuetan, baina ariketa gisa egin zituen, beste askotan. Bere estudioan edukitzen zituen, orratzekin zintzilikatuta, horma osoak estaltzen zituela; baina berehala hasi zen haiei markoa jartzen, eta Sorollaren erakusketa guztietan izan zuten koadrotxo horiek presentzia ugaria eta nabarmena. Tamainaz txikiak, baina ausartak, Sorolla distiratsuenaren keinuak edukitzen dituzte.

Ohol edo kartoi txikiaren gaineko 186 olio pinturek eta pintatzeko tresnez beteriko erakusleiho batek (paleta, kutxatxoak, trementina esentziarentzako kikarak¿) osatzen dute erakusketa.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko azaroaren 20(e)tik 2020(e)ko otsailaren 23(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana