"Capas. Geruzak. Layers", Manuel Vazquez, Nahikari Mora, Javier Reparaz eta Patrik Grijalvo-ren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko azaroaren 19(e)tik 2019(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • "Capas. Geruzak. Layers", Manuel Vazquez, Nahikari Mora, Javier Reparaz eta Patrik Grijalvo-ren erakusketa

Viphoto Fest 2019ren barruan. 

Vital Fundazioa erakusketa-zentroak, ikusgai ‘Geruzak’Viphoto Fest jaialdiaren bigarren edizioaren eskutik datorren argazki-erakusketa. Abenduaren 12ra arte, tokiko lau artistaren lanaz gozatzeko aukera izango da. Artista horien sortze-prozesua irudien metaketan eta gainjartzean ardaztu da.

Viphoto Fest jaialdiak bere bigarren edizioa beteko du aurten, Arabako Argazkilaritza Elkarteak eta Amárica aretoak antolatuta, Vital Fundazioaren laguntzaz. Aurten bere gaiak zabaldu egin ditu, nazio mailako argazkilaritza garaikideko jaialdi sendoa izateko. Argazkilaritza garaikidea du helburu eta, egungo belaunaldiek, munduari buruz eta munduak bizi dituen gertaerei buruz duten ikuspegiaren ekarpena nola egiten duten.

Marko horretan, Vital Fundazioa erakusketa-zentroa izango da ‘Geruzak’ erakusketaren agertokia. Patrick Grijalvo, Nahikari Mora, Javier Reparaz eta Manolo Vázquezen lanen aukeraketa biltzen duen erakusketa da. Denak dira tokiko ehuneko egileak, eta euren sortze-prozesua irudien metaketan eta gainjartzean fokuratu da. Hartara, argazkien dimentsio biko kontzeptu eta figuratibidade tradizionaletik kanpo dauden proposamen berriak sortu dituzte, collage eta eskultura bezalako beste diziplina batzuk aurkezteko. Erakusketaren gaiak hirietako bizitzan ardaztuak dira, artistek nola adierazten dituzten espazio horiek eta biztanleak nola erretratatzen diren espazio horietan.

Tokiko ehun artistikoaren ordezkaritzako lehendabizikoa Patrick Grijalvo da. 1984an jaioa, Arte Ederrak ikasi zituen EHU-UPVen, ikus-entzunezko irudia eta argazkilaritza espezialitatean, eta ikasturte bat egin zuen Athens School of Fine Arts akademian. Bere lanak zehaztasuna du ezaugarri, forma arkitektonikoari buruzko hausnarketa sakon eta konplexutik eratorritako zorroztasun eraikitzailea. Hausnarketa hori “eraikitako espazioaren esanahi hedatua duen berregindako argazki-irudi” bilakatzen du, egilearen hitzetan.   

Nahikari Moraren lanaz gozatzeko aukera ere izango da. Kanaria Handiko Las Palmasen jaioa, Arabako hiriburuan bizi bada ere, bere lanean hainbat teknika eta gai desberdin erabiltzen ditu. Denbora luze ematen dio irudiak lortzeko argazki eta zinematografia prozesu historiko eta artisautzakoen ikerketari, objektiboari balioa emanez, erakusketako pieza den aldetik. Irudira eramaten den aztarna interesatzen zaio, aurkikuntzek liluratzen dute, azken emaitzatik harago, irudiaren barne ezaugarrietatik eta bere teknikatik behatua.

Erakusketaren hirugarren kidea Javier Reparaz gasteiztarra da. Argazkilaria zaletasunez, laborategiaz eta antzinako argazki-prozesuez maiteminduta dauden argazkilari-motakoa da, eta artisau-teknika horiei egungo erabilera ematen saiatzen da. Bere iritziz, argazkigintza bera baino zaharragoa den munduari begiratzeko modu bat jarauntsi zuen argazkilaritzak, ikuspegi errenazentistaren erabilerari esker. “Dirudienez, ikuspegiak argazkietan jasotzen dugun errealitatetik kanpo kokatzen gaitu”. Berari “irudiak barrutik egitea gustatuko litzaioke, ez bizi dugun errealitatetik, baizik eta gu bizi gaituen errealitatetik”.

Manolo Vázquezek ixten du taldea (1968). Arkitektoa eta argazkilaria, Instagram-en uzten dugun aztarnari buruz ikertzen du bere lanak eta irudien berrerabilera eta birziklatzeari buruz ere bai. Geruzen metaketa prozesu baten bidez, eta opakutasuna landuz, argazkiak argazki berri bihurtzen dira. Prozesu ia mekanikoa da, eta argazkiaren hasierako ezaugarriak ez dira aldatzen, baina irudiak masan metatzeko eta sortzeko erara hurbiltzeko modu berriak uzten ditu agerian emaitzak.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko azaroaren 19(e)tik 2019(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • Lekua Araba Aretoa
    La Paz, 5 - 1. solairua (Dendaraba)
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Araba Aretoa

Non

Euskadi, auzolana