"Gerraren museoa", Roberto Aguirrezabalaren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko azaroaren 30(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 12(e)ra
  • "Gerraren museoa", Roberto Aguirrezabalaren erakusketa

Viphoto Fest 2019ren barruan. 

Gerraren museoa erakusketaren xedea Europak XX. mendean pairatu dituen gerrei buruzko hausnarketa egitea da.

Narratzaile eta lekuko dira objektu historikoak, manipulatutako argazki eta agiri, eskultura eta marrazkiekin batera. Munduko bi gerrak eta Espainiako Gerra Zibilak kontzeptu berariazko eta teoria eztabaidatsuetatik abiatuta aztertzen dira, hain zuzen ere gerora etorritako belaunaldiek ere nekez bereganatzen dituzten teorietatik. Azterlan horien artean daude, esaterako, Hannah Arendt-en gaizkiaren banalitatea, autoritatearekiko obedientzia, Stanley Milgram-ek formulatu zuena Bigarren Mundu Gerraren ostean, Espainiako Gerra Zibilaren hastapenetako errepublikar bandoaren barneko liskarrak, metrailak aurpegi erabat desitxuratuko gueules cassées zirelakoak, edo Europa berriro ere gerrara kondenatu zuen Versaillesko Ituna, gerra aurrekoa baino are ankerrago batera. Objektu historikoak eta argazki-lanak bitarte, XX. mendea gerra amaiezin gisa aurkezten zaigu. 1945etik aurrera, beste gerra baten beldurra pausatu zen gizartean, gerri betiereko batek hartu zuen dena. Gure geure patuarekiko adiskidetzea da, Nietzscheren amor fati delakoa, gaizkia bizitzaren osagai gisa onartzeko saioa. Munduaren amaierarik gabeko iragaitea, betiereko itzulera.


Ordutegia eta tokia

Inaugurazioa:  azaroaren 30ean, larunbatean, 19.00etan

2019ko azaroaren 30etik 2020ko urtarrilaren 12ra

Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00


Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoa. Sarrera doan

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko azaroaren 30(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non

Euskadi, auzolana