"Descubriendo las bandas sonoras". Joseba Beristainekin

Bilbao Abenduaren 16(e)tik abenduaren 20(e)ra
  • "Descubriendo las bandas sonoras". Joseba Beristainekin

Descubriendo las bandas sonoras lelopean SGAE Fundazioak banda sonoroak aztergai izango dituen ikastaro bat antolatu du Bilboko Campos Eliseos Antzokian (Bertendona 3 Bis, 5. solairua, SGAE Euskadi Lurralde Batzordearen Aretoa), 2019ko abenduaren 16tik 20ra. Formazioa gazteleraz emango da.

Ekimen formatibo berri honek ikaslegai anitz ditu: ikusentzunezkoaren banda sonoroei so diren musikagileak; banda sonoroen narratiban interesa duten zuzendari, ekoizle, muntatzaile eta gidoigileak; eta, orohar, banda-sonorogintzan sakondu nahi duten zine zein banda sonorogile eta afizionatu oro. Nagusiki, helburu pedagogikoak lau dira: ikusentzunezko lan batean musikaren garrantzia azpimarratzea, narrazio eta espresio tresna musikal ezberdinen ulermena eta uztarketa, gidoi musikal-audiobisualaren azterketa, eta, ikusentzunezko obra baten musikagintza-dimentsioaren kontsiderazioa kudeaketaren ikuspuntutik.

20 ikasgela-orduko jardunaldiak izango dira, Joseba Beristain musikagile gipuzkoarraren eskutik. Besteak beste, Elcano eta Magallanes, lehen mundu bira filmaren musika-arduraduna dugu. Lehen mailako lanaz ari gara, izan ere, Donostiako 67. Zinemaldian aditzera emandako luzemetraia da eta berorren grabaketan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia aritu izan dira. Publizitatean, promozio bideogintzan, laburmetraia eta dokumentaletan baita luzemetraietan ere, eskarmentuzko egilea dugu gure bazkidea. Banda sonoroei buruzko ikasgai bat irakasten du Mondragon Unibertsitateko Humanidade Fakultatean (UHEZI) eta EiTBko Euskadi Irratian ohiko kolaboratzailea dugu, banda sonoroetan aditu gisa.

Izen-ematea on-line egiterik baino ez dago SGAE Fundazioaren web orriaren bitartez, bertan ikastaroari buruz eskainitako txokoan, hain zuzen. Izen-emateek erregistratu ahalako ordena jarraituko dute, aretoaren aforoa bete arte, edo, ikastaroa bera hasten den egunera arte. Ez da ikastarorik emango gutxieneko izen-emate bat ez badago.

Izen-ematea

Ikasle berriak: 80€
Ikasle zaharrak: 60€
SGAE bazkideak: 40€

Fitxa teknikoa eta izen-ematea

sgae.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana