"Margolaria" filmaren emanaldia eta solasaldi musikatua Oier Aranzabal eta Mikel Urdangarinekin

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Azaroak 24
  • "Margolaria" filmaren emanaldia eta solasaldi musikatua Oier Aranzabal eta Mikel Urdangarinekin

  • Filmaren ostean, Oier Aranzabalek eta Mikel Urdangarinek elkarren arteko solasaldi musikatua eskainiko digute. Filmaren sorkuntza prozesuaz hizketan ari direla, Mikelek hainbat abesti joko ditu gitarraren laguntzarekin. Saioa doakoa izango da. Baina ezinbestekoa izango da izena ematea formulario hau beteta (epea: azaroak 21).

Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.

Kazetaria eta musikaria da Oier Aranzabal; hainbat argitalpenetan lan egin du, eta ZuZeu.eus aldizkari digitalaren zuzendaria da. Lou Topet musika-taldearen sortzailea da eta Paperezko Kontzertuak ekimenaren asmatzailea, hainbat bideoklip zuzendu ditu Elkar disketxearen enkarguz Mikel Urdangarin ("Itsasoan euria", "Zurea da") eta Rafa Rueda ("Little Cowboy", "Jon") musikarientzat, besteak beste. Paperezko Kontzertuak ekimenaren barruan, 55 musika-bideoren zuzendaritza, errealizazio eta edizio lana nabarmentzen da (2013-2017).

 

oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana